XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
26. Zintzoa ixundu, ondo ez dago; ez eta nagusiei bere zuzentasunagatik kalte egitea ere.
27. Yakituna itz-urri izaten da, eta senekoa biotzez gurbil.
28. Ergelak berak, isil dagoño, zuhurr dirudi; eta ezpañak isten ditunean, buru argi.
1. Berezita bizi dana, bere oldez dabil, eta edozein arazotan nampacirc;sten da.
2. Ergelari, yakintza ez zayo atsegin: aitzitik, biotza limurr lekiokena naiago du.
3. Gaiztoa etorrtzean, esetsa ere arekin: eta, laidotzallearekin, gerena datorr.
4. Giza-aoko itzak ur sakon dira:/ eta
5. Zintzoari, auzian bidegabekeria egitearren, gaiztoari begirune izatea, okerr aundi da.
6. Ergelaren ezpañak, liskarretan nampacirc;sten dira: eta aren aoak, iraiñak pizten ditu.
7. Ergelari bere aoak, ondamena dakarkio; eta aren ezpañak, bere biziarentzat xedeba dira.
8. Ganbuxkeritsuaren itzak, legunak dira: eta, errai barrneraño yeisten dira.
9. Gizon lan zuri, yarauntsi-ondatzallearen antzeko.
10. Yaube'ren izena, gaztelu azkarr da: zintzoak an, geriza eta lasatasun idorotzen ditu.
11. Aberatsaren ondasuna, aren iri azkarra da: eta, arresi garai bat, aren iritziz.
12. Biotz-arrokeria, ondamenaren aurrelari da; apaltasuna, berriz, deduarena.
13. Entzun baño len erantzutea, ergelkeri eta lotsagarri da.
14. Adoreak, gaitzaldian gizona irozotzen du; aul-makiya, berriz, nork yasango?
15. Biotz senak iristen du yakintza: eta zuhurren belarria, ulerrmenaren billa dabil.
16. Emariek bidea zabaltzen; eta, aundizkiengana sartzen dute.
17. Bere auzian lenbizi itz dagiñak, zuzen dirudi; aren aitzikoak, etorrita iraultzen duño.
18. Zotzak, auzia darabaki; eta, altsuen artean, epaya dama.
19. Anaiak laguntzen dun anaia, iri azkarr antzo da: eta, adiskideak, yauregi baten morrolloak iduri.